
EgunOnen ikuspegi orokor eta integratzailetik prestatzen ditugu publizitateko eta zuzeneko marketineko kanpainak.
Publizitate banaketa modu interaktiboan gure bezeroei irtenbide osoak eskaintzen dizkien kate baten parte da.
Sektoreko beste enpresa batzuekin alderatuta, EgunOnen aholkularitza, geomarketina eta helburuko jendearen araberako segmentazioa lehenengo urratsak dira publizitate banaketako kanpaina bat prestatzeko.
Irtenbide grafikoak ere kontuan hartu behar dira publizitatea banatzeko kanpainak diseinatzerakoan, liburuxka, diptiko eta abarren diseinua erabakigarria izan baitaiteke kostuak, pisuak, formatuak eta abar optimizatzeko.
EgunOnek zerbitzu integralak eskaintzen ditu, publizitate banaketako kanpaina egiteko aholkularitzatik hasi eta zabalkunde lanetara, horien artean, ondorengoak:
EgunOnek, Gupost ataleko zuzeneko kide izanik, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, horien artean, sustapen kanpainen babesa, harreman marketina, kupoien grabazioa eta oparien bidalketa.
Helburuko hartzailea zehatzagoa denean, zuzeneko marketinaren berezko teknikak erabiltzen ditu, hots, mailing-a, Contact Center deiturikoa, agirien digitalizazioa (adibidez, kupoiak), etab.
Horrenbestez, kanal anitzeko kanpainak eskaintzen dira, prozesu guztiak barne hartuta, publizitate banaketa edo banaketa pertsonalizatua barne.
Gure Gupost saileko marketing zuzeneko serbitzuei buruzko informazio gehiago