
Sampling-aren bidez, publizitatea doan banatzen da; eskuarki, publizitate hori gure bezeroak merkaturatzen duen produktuaren lagin bat izaten da.
Tresna honek, publizitatea banatzeaz gain, bukaerako bezero posiblearengana iristeko aukera ere ematen du gure produktuaren laginari esker.
Publizitatea banatzeko modu hau bezero batek produktu berri bat (normalean kontsumoko produkturen bat) bultzatu nahi duenean erabili ohi da, ezagutarazteko, edota produktua nabarmen aldatu baldin bada, nola ezaugarriei hala diseinu edo irudiari dagokienez.
EgunOnek bezeroarekin batera diseinatzen du garatu beharreko kanpaina eta horren alderdi guztien inguruan aholku ematen dio.
Garrantzitsua sampling-aren ondoren balorazioa egitea, komenigarria baita kanpaina indartzea, bezeroak bere balorazioak bilduko dituen formularioa bete eta aurkeztuta edota telemarketineko kanpaina eginda.