
Publizitate banaketa postontzietan banatuta egin daiteke, nola postontzi guztietan hala hautatutako batzuetan. Publizitatea banatzeko beste modu bat publizitatea ESKURA banatzea da. Eskurako banaketak era guztietako elementuak banatzeko aukera ematen du:
Aldizkariak, liburuxkak, opariak, txartelak… eta gure bezeroari bururatzen zaion guztia.
Modalitate honek, hots, eskurako banaketak, helburuko bezeroa definitzea ahalbidetzen du, tresna hau gertaera berezietan, erakustazoketan, aisialdirako lekuetan (zinemak, antzokiak, museoak...), merkataritza guneak, bide publikoa, autobus geralekuetan, metroan, trenetan... erabil baitaiteke.
Postontzietako banaketan bezala, EgunOnek aholku ematen dio bezeroari eskurako banaketako kanpainan, kantitateak, tokiak, datak... definitzeko. EgunOnek eskurako banaketa egiteko eguneko klimatologia ere hartzen du kontuan, eguna euritsua baldin bada, ekintzak balio asko galtzen baitu. EgunOnek ekintzaren eguna aldatzen du (bezeroa jakinaren gainean jarri ondoren eta honek baimena emanez gero), inolako kostu gehigarririk gabe.
Eskurako banaketan EgunOnek balio erantsia eskaintzen dio bezeroari, banatzaile guztiek uniformea baitaramate. Horri esker, publizitatearen marka eta banaketa enpresa bera bereizi egiten dira.